NOR GARA / ZER EGITEN DUGU

Harley Jabeen Taldea ―H.O.G. (Harley Owner Group) ingelesezko sigla bidez ezaguna―, bertan diren ehunka mila bazkideei esker, mundu zabaleko motorzaleen klub handiena da. H.O.G.ak dozenaka jardunaldi, bilkura, jaialdi, etab. antolatzen ditu bazkideentzat eta H-D zaleentzat. WEB honen bidez izan dezakezu horien berri.

Harley-Davidson-ek, moto berri bat erostean, klub honetan urtebeteko bazkidetza ematen du opari eta norberak aukeratzen du gero berritu ala ez berritu. Denak ez bada ere, H.O.G.ko bazkide asko “kapitulu” edo “chapters” deritzen tokian tokiko H.O.G. elkarteetan izena emanda daude. Chapter horietako bakoitza kontzesionarioren batek babesten du. Gipuzkoakoaren izena Costa Vasca Chapter da.

Informazio gehiago Cheyenne Radikal Bikes-en jaso dezakezu 

 

Cheyenne Radikal Bike

Poligono Ubegun, s/n ( junto a Resa Guipuzcoana )

BILLABONA 20150 (Gipuzkoa )

www.costavascachapter.com

 

© 2014 _Costa Vasca Chapter

 

AVISO LEGAL 

Siguenos en:

  • Facebook Social Icon
  • Instagram Social Icon

Contacto: